HASIERA


 GELAKO PROGRAMAZIOA             LIBURU DIGITALA             GIDA DIDAKTIKOA

Zer da sexualitatea?
Gizakiaren dimentsio garrantzitsu bat da. Bere funtzioak afektibitatea, plazerra, komunikazioa eta ugalketa dira. Batzuetan entzun izan dugu sexualitatea hau dela:
  • Itsusia, zikina edo txarra den zerbait.
  • Genitalak soilik.
  • Pertsona helduei mugatutako zerbait.
  • Seme-alabak izateko bakarrik.
  • Gizonezkoen gauza bat.
Baina guzti hau gezurra da. Gure gorputza, gure sentimenduak eta nahiak ederrak dira eta berauek ezagutzeak pertsona osasuntsuago, askeago, arduratsuago eta zoriontsuagoak egingo gaitu.

Beraz, ikas dezagun zerbait gehiago sexualitateaz.

SEXUALITATEA GURE BIZITZAN

Jaiotzen garenetik sexudun izakiak gara. Ez da ken edo jar daitekeen zerbait. Gure gorputza bere osotasunean sexuduna da. Adin guztietan dauzkagu interes eta jarrera sexualak, baina adin bakoitzean era desberdin batean agertzen eta adierazten dira.


HAURTZAROAN
Lehenengo urtetan batez ere, sexualitatea ez dago beste sentimenduetatik (plazerra, ongizatea, segurtasuna) oso bereiztua. Adin hauetan sexualitatea bi eratara garatzen da:
  • gorputza ukitzean, behatzean, sortzen diren sentsaziotatik, eta
  • aita eta amarekiko erlazioetatik. 
Haurtzaroko azken urtetan neska-mutilek sexualitatea bere gorputzaren erlazioarekin (ukitzen, laztantzen, ...) eta beste neska-mutilekin erlazioekin (elkar begiratuz, ukituz, jolastuz, ..) erakusten dute. Hazten diren heinean sentipen sexualak (desira, ekarpena, ...) beste sentipen mota batzuetatik (seme-alaben maitasuna, adiskidetasun sentimenduak, ...) desberdintzen hasten dira eta nerabezaroan behin betiko gertatuko da. 
NERABEZAROAN
Nerabezaroan neskak eta mutilek beraien sexualitatea era desberdinean bizi izango dute. Hemendik aurrera behar sexual geroz eta handiagoak nabarituko dituzte eta garai honetan agertuko dira ere lehenengo amodioak eta adiskidetasun handiak.
Desira sexuala asetzeko era desberdinak daude, baina garai honetan gehien ematen den jokaera sexuala masturbazioa da, bai mutil, bai neskengan. Honek ez dio pertsonari inolako kalterik egiten eta gorputza ezagutzen laguntzen du. Beste ohiko jokaera sexualak, beste pertsonekin  egiten direnak, musuak, laztanak, joko sexualak eta batzuetan koitoa izaten dira. Sexualitatean, beste pertsona batzuk inplikatuta daudenean, oso garrantzitsua da jarrera sexualak afektu, arduratasun eta errespeto giro batean gerta daitezela.
Nerabezaroan oso nabariak dira  gorputzean ematen diren aldaketa fisiko eta fisiologikoak.
"A ti que cambias" bideo honetan pubertaroan ematen diren aldaketa, bizipen, hilekoa, .... -ri buruzko komentarioak eta gaztetxoen iritziak ikus ditzakezu. Interesgarria.




HELDUTASUNA ETA ZAHARTZAROAN
 Gaztarotik hasi eta urteak pasatzen diren heinean alderdi afektiboak (musuak, laztanak, fantasia, komunikazio, samurtasuna, ...) geroz eta garrantzi handiagoa hartzen doaz. Sexualitatea adinarekin aldatu egiten da, baina ez da desagertzen. Desira sexuala, erakarpen sexuala eta maitemintzea bizitza osoan zehar presente izango ditugu.

SEXUALITATEAK

Heterosexualitatea, homosexualitatea eta beste orientazio sexualak
Sexualitatea era askotara adierazi daiteke. Modu hauek ez dira pertsona guztiengan berdinak, bakoitzaren gustuen eta lehentasunen arabera izango dira, baina batez ere sentipenen araberakoak. Norbera bere gorputzaren jabe, norbera bere sentipenen lagun, norbera bere sentimenduen "preso", ... sexualitate kontuetan zer izan, zer sentitu, nola aritu, norekin, ...   norberak erabakiko du. Musuak, begiradak, laztanak, ahots doinuak, beste pertsonarekin egon nahi izanak ...  sexualitatea adierazteko erak dira.
Pertsonek ere lehentasuna dute gizon edota emakumezkoekin egoteko: sexualitatea oso anitza da (homosexualitatea, heterosexualitatea, bisexualitatea, asexualitatea...) eta orientazio guztiak dira adierazteko, bizitzeko eta izateko era egokiak.





Badira bestelako errealitateak ere. Batzuetan, norberaren sexua ez dator bat jaiotzean genitaletan oinarrituta esleitu zaion sexuarekin. Pertsona hauek, pertsona transexualak dira eta historia eta kultura guztietan zehar eman den errealitate bat da.
Azken finean, neska edota mutila izatea autopertzepzio eta banakoaren identifikazioarekin du zer ikusia, beraz, pertsona baten sexua jakiteko era bakarra, berari galdetzen jakin dezakegu soilik.
Gaur egun, 1000 pertsonetatik 1 transexuala da.


https://naizen.eus/spot-nor-naiz-quien-soy-who-am-i/



https://naizen.eus/
Naizen, Euskal Herriko adingabe transexualen familien elkarte bat da eta bere web-gunean egoera honen aurrean jokatzeko eta proiektatzeko hainbat errekurtso emateaz gain unitate didaktiko bat ere eskaintzen digu.

   




SEXU ORGANOAK ETA GORPUTZAREN ERANTZUNA

Gure gorputzak inguratzen gaituzten estimulu desberdinei erantzun egiten die. Estimulu sexualek ere inguratu egiten gaituzte, beraz gorputzak erantzun egingo du. 
Erantzun sexuala presente dago garapenaren etapa guztietan, adin bakoitzaren ezugarri fisiko eta mentalen arabera desberdinak izango dira.
Estimulazio sexualak aldaketak eragiten ditu gure gorputzean. Aldaketa hauek desberdinak dira neska-emakume eta mutil-gizonezkoengan.
Emakumearengan aldaketa nabarmenenak hauek dira: 
  • Baginaren lubrifikazioa.
  • Klitoris eta ezpain handien handitzea.
  • Titipunten tentetzea eta
  • Titien handitzea.
Emakumezkoen kanpoko sexu organoak          Emakumezkoen barneko sexu organoak

Gizonezkoarengan aldaketa nabarmenenak berriz hauek dira: 
  • Zakila tentetzea.
  • Barrabil-zorroaren edo eskrotoaren azala lisatu egiten da.
  • Barrabilak igo eta handitu egiten dira.
Gizonezkoen kanpoko sexu organoak                  Gizonezkoen barneko sexu organoak

UGALKETA - ERNALKETA - HAURDUNALDIA - ERDITZEA -

Izaki bizidun guztiak bezala jaio, elikatu, ugaldu eta hil egiten gara. Baina gizakiaren ugalketa ez da beste izakiena bezalakoa. Izaki bizidun askok urteko sasoi jakin bat dute ugaltzeko. Udaberri aldean landare gehienak kimatu eta loretu egiten dira eta animali asko umealdia izaten dute. Gizakiaren ugalketak berriz ez du urteko sasoi zehatz batekin loturarik. Gizakia edozein urtarotan ugaldu daiteke era natural batean. Eta azkeneko urtetan, aurrerapen teknologikoei esker, artifizialki ere ugaldu daiteke gizakia.

       
Azkeneko bideo hau teknikoegia izan daiteke, baina bukaerako hainbat irudi interesgarri suerta daiteke.


 "Sabeletik mundura" web honek haurdunaldiari buruz jakingura eta zalantza guztiak argitzen lagunduko dizue. 
https://sabeletikmundura.eus/

ANTISORGAILUAK ETA SEXU GAIXOTASUNAK

Zer da antisorgailua edo metodo antikonzeptiboa? 
Haurdunaldia galarazten duen edozein medikazio, ekintza edo gailua da antisorgailua. Metodo antikontzeptiboak antzinatik erabili dira, baina XX mendearen bukaera arte ez dira eraginkorrak, seguruak eta guztion eskura izan. 
Irudian antisorgailu mota batzuk. Jarraitu baino lehen, ehuneko ehunean haurdunaldia saihesten duen antikontzeptiborik ez dagoela esan behar da.
Bi gune edo web-en link hemen uzten ditugu informazio gehiagorekin. Ongi erabili.

Gaixotasun sexualen kutsaduraren aurka: preserbatiboa.
Antisorgailuen ohiko helburua haurdunaldia sahiestea da, baina ez dago   ehuneko ehunean efikazia duen antisorgailurik. Preserbatiboak beste antisorgailuaren efikazia areagotzen du. Baina horretaz gain, PRESERBATIBOAk beste funtsezko helburua du: sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babeste. (Klamidia, Herpes genitala, Gonorrea, VIH/IHESA, VPH, Sifilisa,Tricomoniasis, ....). Preserbatiboa da antisorgailu bakarra gaixotasun horiek ekiditzen eta sexu harremanak osasuntsuagok izaten lagunduko duena.

Beheko bideo honetan FIPF kanaleko bideoak ditugu:  Preserbatiboa zer den, kondoia nola jarri, ...  Oso bideo interesgarriak izan daitezke.