Jaiotzen garenetik sexudun izakiak gara. Ez da ken edo jar daitekeen zerbait. Gure gorputza bere osotasunean sexuduna da. Adin guztietan dauzkagu interes eta jarrera sexualak, baina adin bakoitzean era desberdin batean agertzen eta adierazten dira.
HAURTZAROAN
Lehenengo urtetan batez ere, sexualitatea ez dago beste sentimenduetatik (plazerra, ongizatea, segurtasuna) oso bereiztua. Adin hauetan sexualitatea bi eratara garatzen da:
- gorputza ukitzean, behatzean, sortzen diren sentsaziotatik, eta
- aita eta amarekiko erlazioetatik.
NERABEZAROAN
Nerabezaroan neskak eta mutilek beraien sexualitatea era desberdinean bizi izango dute. Hemendik aurrera behar sexual geroz eta handiagoak nabarituko dituzte eta garai honetan agertuko dira ere lehenengo amodioak eta adiskidetasun handiak.
Desira sexuala asetzeko era desberdinak daude, baina garai honetan gehien ematen den jokaera sexuala masturbazioa da, bai mutil, bai neskengan. Honek ez dio pertsonari inolako kalterik egiten eta gorputza ezagutzen laguntzen du. Beste ohiko jokaera sexualak, beste pertsonekin egiten direnak, musuak, laztanak, joko sexualak eta batzuetan koitoa izaten dira. Sexualitatean, beste pertsona batzuk inplikatuta daudenean, oso garrantzitsua da jarrera sexualak afektu, arduratasun eta errespeto giro batean gerta daitezela.
Nerabezaroan oso nabariak dira gorputzean ematen diren aldaketa fisiko eta fisiologikoak.
Nerabezaroan oso nabariak dira gorputzean ematen diren aldaketa fisiko eta fisiologikoak.
"A ti que cambias" bideo honetan pubertaroan ematen diren aldaketa, bizipen, hilekoa, .... -ri buruzko komentarioak eta gaztetxoen iritziak ikus ditzakezu. Interesgarria.
HELDUTASUNA ETA ZAHARTZAROAN
Gaztarotik hasi eta urteak pasatzen diren heinean alderdi afektiboak (musuak, laztanak, fantasia, komunikazio, samurtasuna, ...) geroz eta garrantzi handiagoa hartzen doaz. Sexualitatea adinarekin aldatu egiten da, baina ez da desagertzen. Desira sexuala, erakarpen sexuala eta maitemintzea bizitza osoan zehar presente izango ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario