Heterosexualitatea, homosexualitatea eta beste orientazio sexualak
Sexualitatea era askotara adierazi daiteke. Modu hauek ez dira pertsona guztiengan berdinak, bakoitzaren gustuen eta lehentasunen arabera izango dira, baina batez ere sentipenen araberakoak. Norbera bere gorputzaren jabe, norbera bere sentipenen lagun, norbera bere sentimenduen "preso", ... sexualitate kontuetan zer izan, zer sentitu, nola aritu, norekin, ... norberak erabakiko du. Musuak, begiradak, laztanak, ahots doinuak, beste pertsonarekin egon nahi izanak ... sexualitatea adierazteko erak dira.
Pertsonek ere lehentasuna dute gizon edota emakumezkoekin egoteko: sexualitatea oso anitza da (homosexualitatea, heterosexualitatea, bisexualitatea, asexualitatea...) eta orientazio guztiak dira adierazteko, bizitzeko eta izateko era egokiak.
Badira bestelako errealitateak ere. Batzuetan, norberaren sexua ez dator bat jaiotzean genitaletan oinarrituta esleitu zaion sexuarekin. Pertsona hauek, pertsona transexualak dira eta historia eta kultura guztietan zehar eman den errealitate bat da.
Azken finean, neska edota mutila izatea autopertzepzio eta banakoaren identifikazioarekin du zer ikusia, beraz, pertsona baten sexua jakiteko era bakarra, berari galdetzen jakin dezakegu soilik.
Gaur egun, 1000 pertsonetatik 1 transexuala da.
https://naizen.eus/spot-nor-naiz-quien-soy-who-am-i/
https://naizen.eus/
Naizen, Euskal Herriko adingabe transexualen familien elkarte bat da eta bere web-gunean egoera honen aurrean
jokatzeko eta
proiektatzeko hainbat errekurtso emateaz gain
unitate didaktiko bat ere eskaintzen digu.